Turismoa, sektore gakoa

Imanol Gallego 2014ko urr. 13a, 13:06
Bergararen ikuspegi orokor bat, berdegunez inguratua.

Bergara ustekabez betetako herria da; kooperatibismoaren eta industriaren bailaran, herriko Gerriko Berdea, Europako Ilustrazioaren topagune izan zen Errege Mintegia, dorretxeak, jauregiak, lorategiak, elizak... Behin turismo denboraldia bukatu eta gero, eta turismo bulegoak bere ateak itxi dituen arren, bisitariendako eskaintza ez da amaitu.

Bergarakoa herritik zehar dagoen ondare bat da eta hura bisitatzeko edozein garai da aproposa. Auzoetako ibilbidea eta lorategiena, izandako harrera onaren ostean, martxan jarraitzen duten. Azken hau gainera gida batekin egiteko aukera dago. Zapatu honetako ibilbidea bete da, baina hilaren 26an egingo denerako oraindik tokia dago.

Herrigunetik kanpo ere bisita gidatuak prestatu dituzte. Bertako bizilagun eta Udalaren babesarekin azaroan Angiozar ezagutzeko aukera egongo da, lehen bizi bere parrokia eta ondoren bailarako beste eliza batzuk.

Dena den, herria bere erritmora bisitatu nahi dutenek mugikorretarako aplikazioa Google Play-en eta App Store-n doan lor dezakete. Aplikazio berria baina herrian soilik erabili daiteke, "joko bat bezala planteatu dugunez, bisitaria Bergaran dela jartzen da martxan", azaldu du David Zapirain Bergarako Udaleko turismo teknikariak.

Aplikazio berrian zein www.bergaraturismo.net gunean, herriko eskaintza osatzen duten komertzioen berri ere jaso dute, bisitariei eskaintzeko duenaren parte garrantzitsua dira-eta. Bisitariei erraztasunak emateko ere mapak Errekalde jauregian edo Udaltzaingoan har daitezke.

Bi agentziekin akordioa

Udaberri eta uda hasieran kanpoko bisitariekin izandako harreman onaren ostean, Mundosenior eta CnTravel bidai agentziekin hitzarmena berritu dute turismo arduradunek. Akordiari esker, Mundosenior agentziak 100 autobus ekarriko ditu bergara, eta Cntravelek 20 bat, guztira, udaberrira arte, bi agentziek 5000 turista inguru ekarriko dituzte, "Bergara aurkikuntza bat izan da, eta jende oso gustura etortzen da", aipatu du gidetako batek.

Profesionalen bila

Turistak erakartzeaz gain, profesionalekin ere lan handia egin behar da. Horregatik, herria ezagutzera emateko, eguenean profesionalendako bisita egingo dute Bergaratik zehar. Ekimen honekin, turismo arloan lan egiten dutenei herria erakutsi eta bere baliabideak azaldu nahi dizkiote. Taldea goizeko 10:00ean irtengo da plazatik.

Egun bat beranduago, eta Mankomunitatea egiten ari den bisiten barruan, bertako arduradunek ere Bergara hobeto ezagutzeko aukera izango dute.-----------------------

Lorategietako bisitak

Herriak dituen berdegune eta lorategiak bereziak dira oso, eta hauek hobeto ezagutzeko, lorategien ibilbidea sortu dute.
Eskaintza honetan herriguneko lorategi esanguratsuenak bisitatzen dira: Espoloia, Usondo, Errotalde, Arrizuriaga eta Errekalde... Hauen berezitasun eta bitxikeriak bertatik bertara ikusi eta jasoz.
Olaso dorreko lorategia ibilbidearen parte den arren, momentuz, kanpotik bakarrik bisitatu daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak