Gaurtik aurrera euskal zinemaren mostra erakargarria Zabalotegin

Imanol Gallego 2014ko urr. 15a, 09:01
'Asier Eta biok' filmean Asier Aranguren (protagonista) eta Aitor Merino (zuzendaria).

Euskal zinemaren azken urteetako uzta ikusgai egongo da Zabalotegi aretoan. Hil honetako eguazten guztietan (20:00), gertuko zinemagileek egindako lan esanguratsuenekin gozatzeko egitaraua prestatu du Udalak. Gaur hasiko da Asier ETA biok Merino anai-arreben filmarekin. Zuzendaria bera bertan dela. Izan ere, filmaren ostean, solasaldia antolatuko da.

Zineklubeko arduradunek aukeraketa zabala egin dute. Aste honetan, dokumental formatua duen Asier ETA Biok eskainiko dute, hurrengoan arima ukitzen duen Amaren eskuak filmaren txanda izango da. Film mostra Bypass komediaren emanaldiarekin bukatuko da. Sarrerak hiru euroren truke salduko dituzte.  

Zuzendariekin solasaldiak

Filma ikusteaz gainera, eguazten honetan, eta hilaren 29an, eskainiko dituzten filmeen zuzendariak bertan egongo dira, eta filmaren ondoren, solasaldia egingo dute.

Aitor Merinok, arrebarekin egindako Asier ETA Biok filma aurkeztuko du. Duela bi urte ekoiztutako lanak kanpoan zeresan handia sortu, eta zuzendari nahiz aktore nafarrak, lan honen nondik norakoak azalduko ditu.

Hilaren 29an aldiz, Patxo Telleriak, Bypass komedia arinari buruzko xehetasunak azalduko ditu. Zoritxarrez, Mireia Gabilondo, herriko zuzendari eta aktoreak dituen konpromisoak medio, ezingo da Amaren eskuak filmaren emanaldi eta solasaldian egon.

Eguaztenetako hitzordu hauek, horren ahaztua dugun, euskal zinea ikusi eta hobeto ezagutzeko balioko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak