Normalean habiak gauean kentzen dituzten arren, lanok zuten konplexutasuna medio, 19:00ak inguru bertaratu dira Oñatiko suhiltzaileak: "Autoeskala erabili behar izan dugu, eta habira iristeko zuhaitzeko adar batzuk moztu behar zirenez ohi baino lehenago joan gara", dio suhiltzaile batek.
/cache/IMG-20141012-WA0006(1)_content.jpg)
"Habiari intsektizida bota diogu, eta liztor guztiak hilda zeudela ikusi eta gero jaitsi dugu, horren ostean habia kamioan sartu eta suhiltzaile-parkean erretzeko", dio Oñatiko suhiltzaile batek. Habia kentzen zuten bitartean, jende asko gerturatu da zer gertatzen zen ikustera.