Elosuko feriarekin bat herritarrek, beste behin

Imanol Gallego 2014ko urr. 12a, 16:42

Elosuko mendiko ganadu feriak XXXVI. ekitaldia ospatu zen atzo, Pilarika egunean. Ohi bezala, jende asko batu zen Bergara eta Azkoitia arteko auzoan.

Animaliak, lanabesak, baserriko eta sasoiko produktuak... auzoko plaza txiki geratu zen auzora igo zen jende eta saltoki guztiak sartzeko. Trikiti doinuek girotuta, goizean feriak arrakasta handia izan zuen. Batzuek dantzan, besteak abereak ikusten... bakoitzak bere txokoa topatu zuen plaza inguruan.

"Jendea etorri da bai, baina poltsikoak hutsik ekarri ditu", horrela azaldu zuen saltzaile batek bere goiza. Dena den, talo eta txorizoa saltzen zutenek oso bestelako iritzia zuten, "jende ugari etorri da". Poltsikoak barra-barra izan edo ez, giro majoa antzematen zen Elosun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak