Animaliak, lanabesak, baserriko eta sasoiko produktuak... auzoko plaza txiki geratu zen auzora igo zen jende eta saltoki guztiak sartzeko. Trikiti doinuek girotuta, goizean feriak arrakasta handia izan zuen. Batzuek dantzan, besteak abereak ikusten... bakoitzak bere txokoa topatu zuen plaza inguruan.
"Jendea etorri da bai, baina poltsikoak hutsik ekarri ditu", horrela azaldu zuen saltzaile batek bere goiza. Dena den, talo eta txorizoa saltzen zutenek oso bestelako iritzia zuten, "jende ugari etorri da". Poltsikoak barra-barra izan edo ez, giro majoa antzematen zen Elosun.