Asier Garitano entrenatzaile bergararra saritu du Espainiako Futbol Federazioak

Eneko Azkarate 2014ko urr. 12a, 16:58

Aurreko denboraldian Bigarren B mailatik Bigarren mailara igotzea lortu zuen Leganes talde madrildarreko entrenatzaile Asier Garitano bergararra saritu du Espainiako Futbol Federazioak.

Vicente del Bosque Espainiako futbol talde nagusiaren hautatzailearen eskutik jaso du Espainiako Futbol Federazioko entrenatzaileen Batzordeak ematen duen Rafael Cobo saria. Aurreko denboraldian egindako lana aitortu diote era horretan Asier Garitanori.

Beste zazpi entrenatzailek ere jaso dute saria: Ernesto Valverde (Athletic Club), Fernando Vazquez (Deportivo), Francisco Fernandez (Racing), Jose Antonio Seligrat (Lleida Esportiu), Luis Cesar Sampedro (Albacete), Juan Luis Alonso (Burela Areto Futbola) eta Oscar Garcia Poveda (Elche Areto Futbola).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak