Aranzadi ikastolak giro ederrean ospatu du eguna

Aranzadi ikastolaren eguna ospatu zuten atzo Bergaran, ikastolako guraso, ikasle eta irakasleek. Ederki ospatu ere. Goizetik iluntzera arte. Mendi buelta, tailerrak, bazkaria, jolasak, dantzaldia…, denetik izan zuten, aspertu arte.

Goizean, mendi ibilaldia egin zuten San Martzialetik, trikitilari eta guzti. Euriak ez zituen uxatu goiztiarrenak eta 100 bat lagun elkartu ziren ibilaldirako. Txorizoa eta salda ere dastatu zituzten San Martzialeko kantinan. Ikastolako patioan, bitartean, txikienendako tailerrak eta erakustaldiak egon ziren, goizean zehar, musika lagun.

Eguerdian, bazkaria, eta, ostean, jolasak izan ziren ume zein nagusiendako: soka-tika… Eta, ondoren, dantzaldia Gau Alai bikotearekin. Arratsaldea luzatu egin zen musikaren laguntzarekin eta lagunartean ederki igaro zuten guraso zein seme-alabek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.