Feria San Martin plazan izango da goizez eta arratsaldez, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era. Azokara joaten direnek beste kontsumo era bat posible dela egiaztatuko dute.
Postu jasangarriak
Biharko Ekobira feriak erakutsi nahi du bizimodu iraunkor edo jasangarria egiteko aukera ugari daudela, bai elikadura alorrean, baita energia-kontsumoan, erosketetan eta aisialdian ere.
Hain zuzen, nekazaritza ekologikoa eta mugikortasuna lantzen dituzten postuak egongo dira.
Tuperrak doan
Etxe bakoitzeko tuper bat emango da. Tuperra etxera eroan nahi dutenek udaletxeko arkupeetan artxibo aldera egongo den gunetik pasatu beharko dute. Han egongo diren udal langileek pertsona hori erroldan dagoela egiaztatu ostean, tuperra emango diote. Bada, kontuan izan behar da etxe bakoitzeko tuper bat banatuko dela.
Tuperrak erosketak egitera bideratuta daude; hala, erosketak egitean erabiltzen diren paper eta plastikoak saihesten dira, eta hondakinak murriztu. Etxeetarako ere zenbait abantaila dituzte: garbitasuna, usainik eza...
Herriko hamazazpi dendarik bat egin dute ekimenarekin, eta euren komertzioetan gustuz zerbitzatuko dute tuperretan. Ontzien kontsumoa zabaltzeko, tuper premia daukanari ontzi berriak ere lagako dizkiote, garbi bueltatzeko baldintzarekin.
Dendariek erosketa egiteko modu berritzaile hori sustatzeko, urte erdiz, hilero 20 euroko bonu baten zozketa egingo dute bezeroen artean, saridunak nahi dituen produktuak eros ditzan.