30 orduko irrati maratoia, Txapa irratiaren 30 urteak ospatzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko urr. 10a, 09:47

Urriaren 18an, irrati maratoi berezia egingo dute Bergarako Txapa irratikoek. 30. urteurrena ospatuko dute aurten: "Zenbaki berezi bat denez, horrekin jolastu eta urteak beste orduko maratoia egitea pentsatu genuen", azaldu du Iñigo Herreros Txapa irratiko kideak.

Irrati maratoia kalean izango da, herritarrek bertatik bertara ikus dezaten. 10:00etan hasiko dute seminarioan; gauean, zaratak ekiditeko, gaztetxetik egingo dute emanaldia; eta, domeka goizean berriro ere seminariora joango dira (9:00etatik 16:00etara). Seminarioan irrati-platoa eta agertokia jarriko dituzte. Izan ere, irratsaioez gain, zuzeneko musika eskainiko dute irrati maratoian. Herrerosek azaldu du ez zaiela zaila egin 30 orduak betetzea: "Kontuan hartu 20 irratsaio ditugula; hortaz, ez zaigu asko kostatu orduak betetzea". Erronka izango dela dio, 30 ordu zuzenean egoteak "bere zailtasunak" dituelako, baina "ilusio handiz eta lagun artean lanak errazago izaten dira", gaineratu du.

Egitarau berezia izango da

10:00etan, Txupinazoa: 30 orduko irrati maratoiaren hasiera.

13:30ean, Erreka garbiketaren inguruan irratsaio berezia.

14:15ean,  Gaztetxeko bertso eskolaren emanaldia.

17:00etan, Txapa Irratia 30 urte, Kafe tertulia.

19:00etan, Lekeitioko Deabru Beltzak ikuskizuna Plazan hasita.

20:00etan, 2014. urteko programazioaren aurkezpena.

21:00etan, Kontzertuak: Mikel Garate eta Ekaitz Aranberri.

23:00etan, Kontzertua: Urtzi Azkue & The Funk Junkers.

24:00etan, Seminariotik Gaztetxera konexioa eta Disko jartzaileak eta irratsaioak Gaztetxean

goizalderarte.

09:00etan, Gaztetxetik Seminariora konexioa eta irratsaioak.

11:30ean, Umeentzat ipuin kontaketa:Uxue Zabaleta eta Lander Juaristiren eskutik.

12:30ean, Seminariotik Udal Musika Bandaren kontzertura konexioa.

13:30ean, Kontzertua: Unai Azkarate.

14:30ean, Irrati Maratoiaren amaierako irratsaio berezia.

16:00etan, Agur Jaunak.


Maratoi osoa Txapa Irratian zuzenean entzuteko aukera egongo da 97.20 fm eta
www.txapairratia.org webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak