Herri Batzarrak abertzale eta ezkertiar sentitzen diren herritar guztiei irekitako guneak dira. Bergarako batzarra martitzenean Irizar jauregian egingo dute, 19:00etan. Bada, denon ahotan dauden gaiak proposatuko dituzte: egoera politiko eta soziala, erabakitzeko eskubidea, krisia, udal eta foru hauteskundeak... Batzar horiekin, gune parte hartzaile eta erabakitzaileak eratu nahi dituzte. Sortutik, Euskal Herri libre baten aldeko lanean ondar alea jartzera animatu nahi dituzte herritarrak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.