Zapatuan tupperrak banatuko dituzte dohain

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urr. 9a, 15:45
Irudikoa moduko ontzial banatuko dituzte zapatuan.

Etxe bakoitzeko bat banatuko dute, Ontziratu zaitez! kanpainaren barruan. San Martin plazan egingo den Ekobira azokan banatuko dituzte. Udalak arkupetan jarriko du mahaia, Udal artxibo ondoan, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era.

Etxe bakoitzeko tupper bat banatuko da eta horretarako nahikoa izango da udal arkupeetan  artxibo aldera egongo den mahaitik pasatu eta Bergaran erroldatuta egotea akreditatzea. Udal langileak konprobatuko dute errolda eta tupperra entregatu, kontutan izanik etxe bakoitzeko tupper bana banatuko dela.

Erosketak tupperrarekin egiteko

Ontziratu Zaitez! deitu zaio kanpainari, eta banatuko diren tupper hauek erosketak egitera bideratuta daude, horrela okela, arraina edo beste erosterakoan batzerako erabiltzen diren paper eta plastikoak saihesten dira eta hondakinak murriztu. Etxeetarako ere zenbait abantaila izanik, antolaketa, garbitasuna, usain eza etab.

Kanpaina bultzatzeko herriko 17 dendari prest azaldu dira eta euren komertzioetan gustura zerbitzatuko dute tupperretan. Gainera, bezero berezia izanez gero, premia daukanari tupperrak laga ere egingo dizkiete garbi bueltatzeko baldintzarekin. Lagatzeko tupperrak kolore berdekoak dira, etxeetarakoak berriz urdinak.

Dendariek eurek, hilero 20 euroko zozketa egingo dute bere bezeroen artean, saltokian bertan nahi dena erosteko. Zozketa horiek hilean behin egingo dira, sei hilebetetez.

Guztira 3000 tupper banatuko dira. Kutxaren Ekogunearen ekimena da ekintza hau, Ekobira azokarekin batera, eta Udalaren laguntza du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak