Aurkezten diren artistek baldintzak betetzeaz gain, euren lanaren adibide bat ere aurkeztu beharko dute, argazki bidez, eskaera orriarekin batera.
Batzorde misto batek aztertuko ditu aurkeztutako eskariak eta aukeraketa egin ondoren, urteko programazioa egingo du. Dena den, programazioa ez da derrigorrez aurkeztutako eskaera guztiekin osatuko, izan ere, eskaera aurkezteak ez dakar berarekin programazioan onartua izateko eskubidea.
Bestalde, aurkeztutako eskaeretatik kanpo interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk ere antolatu ahal izango ditu Batzorde mistoak. Halaber, Batzordeak erabaki ahal izango du erakusketarik ez programatzea, ustez gutxieneko kalitatea bermatzen ez delako, nahiz eta aretoa libre egon.