Kanpotik etorritakoendako euskara ikastaroa antolatu du Udalak

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urr. 9a, 13:48

60 orduko ikastaroa izango da eta eskolak Udal Euskaltegian emango dira. Prezioa, berriz, 10 euroko da. Izena Udal Euskaltegian eman behar da –Irizar jauregia– edo 943 76 44 53 zenbakian.

Kanpotik etorri eta euskara ikasten hasteko interesa dutenendako, 60 orduko ikastaro berezia antolatu dute Bergarako Udalak eta Udal Euskaltegiak, HABErekin elkarlanean. Ikastaro horretan, Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.

16 urtetik gorakoendako ikastaroa da, astean lau ordukoa, bi egunetan banatuta –eskariaren arabera erabakiko dira egunak–. Izena emateko azken eguna urriaren 17a da eta eskolak azaroan hasiko dira.
Ikastaroaren prezioari dagokionez, 10 euro dira, eta ikastaro amaieran itzuli egingo da dirua ikasleak, gutxienez, %85eko asistentzia izanez gero.

Izena Udal Euskaltegian eman behar da –Irizar jauregia– edo 943 76 44 53 zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak