2013ko martxoaren 29tik apirilaren 1era egin zen Urduñan Gazte Danbada. Ernaik antolatu zuen eta, lau egunetan, 7.000 gazte inguruk hartu zuten parte Iraitz Salegik berak dioenez. Hitzaldi, musika emanaldi, kultura ekitaldi eta abar egin zituzten. Baita ekitaldi politiko bat ere. Egun haietan, hain justu ere, martxoaren 29an, Xabier Lopez Peña Therry presoa hil zen. Urduñako Gazte Danbadan manifestazioa egin zuten ehunka lagunek Lopez Peñaren heriotza salatzeko eta ekitaldi politikoa ere egin zuten.
Ekitaldi hura kubritzen egon ziren Topatu.info webguneko hiru kazetari. Tartean, Iraitz Salegi bergararra. "Lanean" egon zirela esan zioten Velasco epaileari. "Interes informatibo handia zuen ekitaldia izan zen, eta gure antzera beste hainbat hedabide egon ziren lanean, informazio eskubideaz babestuta. Ekitaldi publiko bat zen", esan du.
Babesa
Inputatutako hiru kazetariek Espainiako eta hemengo beste hamaika hedabidek ere eman zuten ekitaldiaren berri.