Aranzadi ikastolako neska-mutikoak bikain Kilometroetako Erronkan

Eneko Azkarate 2014ko urr. 8a, 08:56

Bergarako Aranzadi Ikastolako DBH3 mailako neska-mutiko talde bat bigarren geratu zen domekan Orioko Kilometroetako Erronkan. Beste 20 bat ikastolekin batera lehiatu ziren Bergarakoak hainbat kirol froga eginez eta azpi txapeldun geratu ziren. Azken txanpara lau talde ailegatu ziren: Anoetako ikastola, Legazpiko Haztegi, Tolosako Laskorain eta Bergarako Aranzadi. Anoetakoak irabazi zuten, azkenean, eta 2.000 euroko saria eroan zuten.

Bergarako Aranzadikoek adierazi dutenez, "irabazteko aukera handia" zuten, baina azken frogan, baltsan egin beharrekoan, eskumako aldea aukeratu zuten, "hori aholkatu" zietelako, baina kontrako ur korronteak ez zieten laga aurrera egiten. Ezkerreko aldea hartu zutenek (hirugarren zihoazenak) "sekulako abiada" hartu zuten eta horregatik geratu ziren bigarren Aranzadikoak.

Kontuak kontu, pozik heldu ziren etxera domekan, egindako lanarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak