Aurten, bigarren urtez, Kultura Kalean izeneko eguna ospatzen ari dira Bergaran. Taila, zeramika, pintura, argazkigintza, erraldoiak, musika, dantza, bisita gidatua eta luntxa izan ditugu goizean San Martin plazan eta inguruan. Arratsaldean ere egongo da zer ikusi eta zer entzun kulturaz gozatu nahi duenarentzat:
17:00etan Buztinzale elkartearen eskutik artelanak egiteko aukera egongo da eta Arizondo taldeak argazki kamerak erabiltzen ikasteko ikastarotxoa egingo du.
18:30ean, Bergarako Orfeoiak, Musika Eskolak, Aritzetak eta San Joxepek kontzertua eskainiko dute eta, ondoren, denak elkarrekin Herrixa Dantzan dantzaldia egingo dute.
19:30ean Kantu Jira egingo da Udal txistulari banda eta Alai taldearekin.