Minez bizi diren eta min hori txikitu nahi dutenendako tailerra antolatu dute Gizarte Zerbitzuek eta San Joxepe erretiratuen elkarteak, La Caixarekin elkarlanean. Urriaren 20an hasi eta abenduaren 15era bitartean izango da tailerra: urriaren 20an eta 25ean, azaroaren 3an eta 10ean eta abenduaren 15ean. Saioak –guztiak astelehenetan– San Joxeperen egoitzan egingo dira, 16:30etik 18:30era.
Ana Sanchez erizainak zuzenduko du eta erabiliko den hizkuntza gaztelera izango da, baina nahi izanez gero,galderak euskaraz egin ahal izango dira.
Pertsona nagusiendako
Tailerra pertsona nagusiei zuzenduta dago. Minez bizi eta mina kudeatzeko estrategiak ezagutu nahi edo mina duten pertsona batekin bizi direnenekin pentsatutako tailerra da.
Izena emateko San Joxepe elkartera jo behar da, urriaren 16a aurretik, astelehenetik eguenera, 11:00etatik 12:30era; 943 76 21 40 zenbakira deitu edo martxe48@telefonica.net helbidera idatzi.