Jardunen kudeatzen duen Txapligu taldea herriko 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago eta zapatu eta domeketan –maiatz bukaerara arte– elkartzen dira, 17:00etatik 20:00etara, Zubietako eskola zaharrean
Txapliguren helburu nagusia da herrian dauden eskoletako neska-mutikoen arteko harreman informalak euskaraz bermatzea, eta egunerokotasunean euskara erabiltzea.
Herrian bertan egiten dituzten ekintzez gain, ikasturtean barrena irteerak ere egingo dituzte. Prezioari dagokionez, urteko kuota 42 eurokoa da –37 euro Jarduneko bazkideendako.
Ate irekikak asteburuan
Txapligu asteburuko aisialdi taldea ezagutzera emateko ate irekiak egingo dituzte asteburu honetan, urriak 4 eta 5 eta baita hurrengoan ere, urriak 11 eta 12. Eta interesa duten gaztetxo zein guraso guztiak daude gonbitatuta bertaratu eta Txapliguren funtzionatzeko modua ezagutzera.
Urriaren 4an, 17:00etan egin dute hitzordua, San Martin plazan eta herrian barrena jolastuko dute. Urriaren 5ean, 11n eta 12an, berriz, Zubietako eskola zaharrean elkartuko dira guztiak.
Izenematea dagoneko zabalik dago Jarduneko bulegoan –Erroalde jauregian–. Informazio gehiagorako, deitu 943 76 36 61 zenbakira.