Parte-hartze handia Angiozarko sanmigeletan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ira. 28a, 21:16

Giro ederra izan dute aste bukaeran Bergarako Angiozar auzoan sanmigelak direla-eta. Auzoko alkate Jose Angel Mikeoren arabera, festak "primeran" joan dira: "Jendeak parte hartu du ekintzetan. Zapatuko herri bazkarian, adibidez, jende mordoa elkartu zen. Jaiak heltzen direnean, bertakoak geratu egiten dira, eta kanpoan bizi diren angiozartarrak, berriz, etorri".

Egitarauak urtero eskaintzen dituen ekitaldiez harago, atzo eskolako Arbiaska aretoa inauguratu zuten, erretratu zaharrez osatutako erakusketa eta guzti. Inaugurazioarekin batera, lore sorta banatu zioten bertako ikasle izan zen Maria Isabel Belarri; azaroan 100 urte beteko ditu. Era berean, ume jaioberriei ongietorria egin zieten atzo mezaren ostean; aurten hiru ume jaio dira. Gaur amaituko dira festak, San Migelen zeruratzearekin.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak