Defentsan ahul ibili ondoren, galdu egin zuen Soraluce BKEk Basauriren aurka (19-24)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ira. 28a, 20:35

Bergarako eskubaloi taldeak galdu egin zuen zapatuan Basauriren aurka (19-24). Etxekoek lehen zatian galdu zuten partidua, eta atsedenaldira 9-14 joan ziren.

Bigarren zatian orekatuago egon zen lehia baina bergararrek ezin izan zuten ezer egin: "Defentsan ahul ibili ginen, hor egon zen porrotaren gakoa. Gainera, gure atezainak ez zuen egun onena izan eta erasoan ere hainbat akats egin genituen. Aurten gola egitea kosta egingo zaigu, ondo landu behar dugun arloa da", adierazi du Josetxo Muniategi entrenatzaileak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak