Nerea Alzelairen postala saritu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko ira. 24a, 09:42
Nerea Alzelai postal irabazlea eta saria erakusten.

Nerea Alzelaik Lizarratik bidalitako postalak jaso du Jardun elkarteak hirugarrenez antolatutako udako postal lehiaketako saria. Bereziki postalaren orijinaltasuna azpimarratu dute.

Elkarteko kideen esanetan, postal "orijinala" da Alzelairena, "hitz gutxitan asko esaten duena".  Lehiaketa horrekin "ondo idatzitako idazkera informala" bultzatu nahi du elkarteak eta aurtengo irabazleak betean asmatu duenez, bederatzi pulgadatako tableta eroan du etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak