Gipuzkoako ehiza xehe txapelketan izango da Iban Igartua domekan

Jon Berezibar 2014ko irailaren 23a

Zanbranan sailkatu eta gero, Gipuzkoako ehiza xehe txapelketan hartuko du parte Iban Igartua ehiztari bergararrak.

Domekan egin zuten ehiza xehe lehiaketa Zanbranan, esparru pribatu baten. Iban Igartua bergararrak parte hartu eta bigarren geratu zen lehiaketan 732 puntu eta 7 eper eta galeper bat akabatuta. 38 ehiztarik hartu zuten parte eta Zanbranan lortutako markarekin Gipuzkoako zakurdun ehiza xehe txapelketan hartuko du parte Igartuak. Domekan izango da Gipuzkoako txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak