Bergarako Odol Emaileen Elkartetik azpimarratu dutenez, "odola ematea bizitzak salbatzea da". Dagoeneko Bergaran 800 odol emaile daude, baina elkartetik bi arazo dituztela azaldu dute: "Gutxi izateaz gain, gure bataz besteko adina 50 urtekoa da".
Hori horrela, kirolariak batzen diren gunera joko dute hilaren 30ean, "odola ematera anima daitezen". Agorrosingo lehen solairuan egokituko duten gunean, odola emateaz gain, informazioa eskatzera ere animatzen dituzte herritarrak. 18:00etatik 20:30era egongo da zabalik.