Astebururako iragarri dituzten bi bisitak honakoa dira, David Zapirain Bergarako turismo teknikariaren esanetan: "Errekaldetik aterako gara, goizeko 12:00etan. Olaso eta Mintegitik, Untzeta eta Espoloirantz joango gara. Buelta, bidegorritik; Laureaga eta Usondora. Handik, Errotaldera, Lizarreta eta Irizarrenetik pasatuz".
Bi bisita egingo ditiuzte, esandako moduan: bata zapatuan, euskaraz; bestea, domekan, gaztelaniaz. Biak ere 12:00etan, Errekaldetik irtenda eta doan.
Aplikazioa
Bestalde, Android-erako sortutako aplikazio baten bidez, nork norbere kabuz egin daiteke bisita. Aplikazio horretan lorategiak Bergarako beste ibilbide batzuekin gurutzatzen dira. CIC Tourgune ikerketarako elkargoak eta Kultour enpresak sortu duten aplikazioa da eta, oraingoz, Play Store-n dago eskuragai, Doan jaitsi daiteke.