Aurtengo berrikuntza izan da 68 gazte berri atera direla danborradan; batzuk Artekaleko Pizzeriakuak izeneko konpainia berrian; beste batzuk, gazteen konpainian. Hori horrela, aurten, guztira, bederatzi konpainiak osatu dute danborrada: Artatse, Aritzeta, Barrikak, Danbor-joleak, Zuloa, Urdinak, San Joxepe, Gazteak eta Artekaleko Pizzeriakuak.
Umeen danborrada gaur, martitzena, San Martin eguna, izango da, 18:30ean, ohi bezala.