Jaiak edariarekin lotzen diren arren, San Martin jaietan janaria ere garrantzitsua da. Eguerdian paella txapelketa egin dute, sei kuadrilla animatu dira lehiaketan parte hartzera, eta bakoitzak bere errezeta eroan du. Epaimahaiak zaila bezain gozoa den lana izan du, eta paella denak dastatu eta gero, lehen saria Poteo izarrak taldeari ematea erabaki du. Lehiaketaren ostean, kuadrillek paella guztiak dastatu dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.