Giro ederrean ari dira bergararrak San Martin jaiak igarotzen. Goizean izandako ekitaldietan herritarren harrera ona izan da eta gustura dira antolatzaileak.
Barazki, fruta eta gazta lehiaketak izaten dira San Martinetako erakagarrietako bat eta gaurkoan ere, epaimahaiak eman du bere iritzia. Epaimahaiaren ustez, barazki onenak eraman dituena izan da Antzuolako Tomas Larrañaga; bigarren postuan gelditu da Soraluzeko Esosi Etxeberria eta hirugarren onenak izan dira Berrizko Santos Duñabeitiarenak.
Fruta lehiaketari dagokionez, berriz, Antzuolako Kontxi Izagirre izan da txapelduna; Igorreko Urtza Sarrionaindia txapeldun ordea eta hirugarren postuan gelditu dena, berriz, Iurretako Sonia Isasi.
Azkenik, eta gazta lehiaketari dagokionez, Zeanurira joan da txapela; hango Joseba Ipiñaburuk ekarri baitu epaimahaiaren iritziz, gaztarik onena. Bigarren postuan gelditu da Joseba Insausti eta hirugarrenean Jose Luis Odriozola.
Libre guneak harrera ona
Bestetik, "pozik" dira Libre plataformako kideak Libre gunea izaten ari den harrerarekin: "Gaur goizean jende asko batu da Muniben taloa jatera eta atzoko ekitaldietan ere harrera oso ona izan da", esan dute antolatzaileek.