Jose Maria Arteaga artista bergararraren lanak ikusgai daude Aroztegin

Maialen Torres 2014ko ira. 13a, 11:45
Artistaren lan esanguratsuenak bildu dituzte Aroztegin.

Gaztetatik hasi eta bere azken urteetara arte, Jose Maria Arteagaren pasioa marraztea izan zen. Argazkiak diruditen marrazkietan, bere egunerokotasuna islatzen zuen Arteagak, eta orain, Aroztegi aretoan jarri dute ikusgai bere lanaren zati garrantzitsuena.

Koadro asko marraztu zituen Arteagak eta aukeraketa egin behar izan dute familiakoek, adituen laguntzaz. Gutxi gora behera, Aroztegi aretoan ikus daitekeena Arteagaren obraren %30a dela azaldu dute familiakoek.

Erretratuak eta paisaiak dira nagusi bere lanetan, guztiak ere errealismo harrigarriz landuak. Dena den, gazte garaian margotutako akuarela batzuk, eta karikaturaren bat edo beste ere biltzen du erakusketak.

Teknika desberdinak

Argazkietako pixelak bailiran, Arteagak marrak erabiltzen zituen bere marrazkiak eraikitzeko, eta bere lanetan horrek ematen zion zehaztasuna. Argazkietatik abiatuta marrazten zuen, gehienetan lumatxoa eta tinta txinatarra erabiliz.

Erakusketa

Atzo inauguratu zuten erakusketa eta jende ugari bertaratu zen, baina hilaren 28ra arte izango da Arteagaren lanaz gozatzeko aukera. Asteartetik ostiralera, arratsaldez egongo da zabalik erakusketa, 18:00etatik, 20:30etara. Larunbatetan, eguerdietan ere irekiko dute 12:00etatik 14:00etara, eta igande zein jai egunetan, eguerdietan bakarrik bisitatu ahalko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak