Gure Esku Dago eguneko argazki erakusteka bihar zabalduko dute

Imanol Gallego 2014ko ira. 12a, 14:20

Ekainaren 8an egin zen giza katea, eta bertan jasotako argazkiekin osatutako erakusketak bihar irekiko ditu ateak.  Hori antolatzeko, ekainaren 8an ateratako argazki ugari batu dituzte antolatzaileek. Bada, argazkien aukeraketa egin ondoren, 300 inguru inprimatuko dituzte, "herritar guztiek beraiena aurkitu ahal izan dezaten".

Erakusketa Irizar jauregiko lorategian ikusi ahal izango da. Bertan,  soken eta pintzen laguntzarekin, argazkiak eskegiko dituzte. Dena den, eguraldiak ez badu laguntzen, antolatzaileek erakusketa udaletxeko arkupeetara eroango dutela aurreratu dute.

Kokapen batean zein bestean, giza katean egon zirenak, laguntzaileak eta, orokorrean, jende guztia gonbidatu nahi dute egun horretako pasarteak ikusi eta gogoratzera.

Gero, osoko bilkuren aretoan

Zapatuko estreinaldiaren ostean, astelehenetik egubakoitzera bitartean osoko bilkuren aretoan egongo da erakusketa. Hortaz, bihar hura ikusteko aukera ez dutenek datorren aste bukaerara arte izango dute denbora nahikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak