Sanmartinak Bergaran

Libre gunea izango da San Martinetan Bideberri, ekitaldi ugarirekin

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko ira. 10a, 09:27
Joseba Irazokik kontzerua egingo du bihar eguena, Bideberriko Libre gunean.

Aitziber Plazaola bergararra eta irailaren 22tik aurrera Segiko kide izatea leporatuta epaituko dituzten gainontzeko 27 auzipetuei elkartasuna adierazteko gunea antolatu du Bergara Librek. Bihar, eguena hasi eta astelehenera bitartean, ekintza ugari egongo dira.

Txosna eta eszenatokia egokituko dituzte Bideberrin eta gune laranja bilakatuko dute auzipetuei babesa erakutsi eta epaiketaren aurkako adierazpen moduan.

Hemen guneko egitaraua:

Eguena, 11:

  • 19:00 Gunearen irekiera eta Libre pintxo potea
  • 21:00 Joseba Irazokiren kontzertua


Egubakoitza, 12:

  • 14:00 Ikasleen bazkari laranja
  • 17:00 Umeendako txokolatada, jolasak, globoflexia eta ipuin kontaketa
  • Gero, Bertsol-Haritza, Errotalde parkean.
  • 22:30 Zurraia eta DJ Loro

Zapatua, 13 jantzi laranjaz:

  • 10:30 Taloak, Munibeko txosnan.
  • 14:00 Txomingeroen bazkaria eta Sei Pitols eta Trabuko bat taldeak Irala kalean.
  • Ondoren, kalejira laranja.
  • 20:00 Ekitaldia Bideberrin.
  • 23:00 Ttan Come On eta Fly Shit
  • 01:00 Sasi DJ txapelketa, gaztetxean.

Domeka, 14

  • 10:00 Autobusak Gernikak ekitaldi nazionalera.
  • 19:00 Antzerkia

Astelehena, 15

  • 12:00 Paella lehiaketa: Oinarrizkoa antolatzaileek jarriko dute. Parte-hartzeko bertan azaltzea nahikoa izango da.
  • 14:00 Bazkaria, paellada.
  • 17:00 Herri kirolak
  • 00:00 DJ pistoletak.

Goiko Estaziñoko gaztelua ere laranja kolorez jantzita agertu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak