'Peter Pan' musikaleko lantaldeak bazkari-agurra egin zuen atzo

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko ira. 7a, 10:00

'Peter Pan'-eko lantaldea atzo Agorrosinen bazkaldu aurretik.

Bergarako Musika Eskola Peter Pan musikalari agur esateko prestatzen ari da. Bi urteko ibilbidearen ostean, urriaren 25ean egingo dute azken emanaldia Bilboko Euskaldunan. Atzo ondo merezitako agur-bazkaria egin zuen konpainia osoak Agorrosingo tabernan.

Euskal herriko areto handienean, Euskalduna Jauregian eta Pikupe produkzioen eskutik izango da Peter Pan-en azken emanaldia urriaren 25ean. Dagoeneko musikalaren kartela, beste hainbat ikuskizun profesional garrantzitsuren ondoan dago Euskalduna jauregian: Miserableak, Ainhoa Arteta, Errusiako balleta… Sarrerak ere salgai daude www.kutxabank.es helbidean.

Azkenengo emanaldi horretan orkestra zuzendari berria izango dute, Jose Miguel Laskurain, eibartarra eta Bergarako musika Eskolan irakasle izandakoa. Berak hartuko du Xabier Torresen erreleboa. Azkenengo horrek lan bikaina egin ondoren, hainbat arrazoiengatik utzi egin behar izan du Peter Pan-en orkestra zuzendaritza.

100 lagun inguru bazkarian

Konpainiako ordezkarien esanetan, sari polita da ibilbidea Euskaldunan bukatzea eta batetik, agur moduan, baina, bestetik, azkenengo emanaldia prestatzeko, atzo bazkari-agurra egin zuten eta ehun lagunetik gora batu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak