Kontserba ikastaroa antolatu du Bergarako Udalak hilaren 10erako

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko ira. 6a, 13:29
Tomatea kontserban.

Jakion enpresako teknikariek emango dituzte azalpenak. Izenematea zabalik dago, kultura etxean, eta ikastaroa irekia bada ere, bergararrek lehentasuna izango dute 25 lagunendako lekua egongo delako.

Datorren eguaztenean, irailaren 10ean, 18:30ean hasiko da ikastaroa, Artatse elkartean. Esandako moduan, Jakioneko teknikariek emango dituzte azalpenak eta pare bat ordu iraungo ditu.

Ikastaroa modu teoriko-praktikoan dago gertatuta. Horretarako behar diren elikagaiak bertan emango dituzte baina norbaitek bereak eraman nahi izanez gero, hori ere posible da.

Interesa duen edonork eman dezake izena –kultura etxea–, baina bergararrek izango dute lehentasuna, kontutan hartuta 25 pertsonentzako lekua dagoela, Beraz, izena lehenbailehen ematea komeni da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak