Gaurtik, 4.000 urte eta gero, zutik da, atzera ere Arribiribiletako menhirra. Berreskurapen honekin balioan jarri gura dute Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa eta Dolmenen Ibilbidea deritzon ardatzean aurkitzen da-eta. Bergara, Elgoibar eta Soraluzeko Udalak, Debegesa Garapen Agentzia eta Foru Aldundiaren ekimenez altxatu da eta ospatzeko, erromeria egingo dute irailaren 14ean, domeka.
Monumentua 1921 urtean aurkitu zuen Jose Migel Barandiaranek eta inguruan dagoen tumulu eta dolmen ugarietako bat da. 4.000 urte baino gehiago ditu Aranzadirik jakinarazi dutenez, orduan lurreratu baitzen, eraitsita ala berez jausita.
Bisita gidatuak ere egongo dira ondarea hobeto ezagutarazteko asmoarekin. Guztira lau irteera antolatu dira, horietako hiru euskaraz (irailak 21 eta 28, eta urriak 12) eta beste bat gazteleraz (urriak 5). Irteerak doan izan arren aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da. Parte hartu nahi duten herritarrek bi telefono hauetako batera deitu behar dute izena emateko: 695 783 656 / 943 77 91 28. Informazio gehiago: www.debabarrenaturismo.com.