Kanpoko igerilekua eta, kontsulta eta izenemateetarako, harrera egongo dira bakarrik zabalik datorren astelehenetik domekara bitartean Agorrosinen. Hain zuzen, domeka, hilak 14, izango da kanpoko igerilekuak zabalik egongo diren azken eguna.
Jardueretarako izenematea zabalik
Halaber, zabalik dago ikasturte berrirako jardueretan izena emateko epea. Jardueren zerrenda eta ordutegiak kirol-gunearen orrian kontsulta daitezke eta hilaren 10ean egingo da zozketa.
Sustapen aste bat ere egongo da, irailaren 17tik 23ra, jarduerak probatu ahal izateko eta irailaren 24ean hasiko dira gimnasioko eta igeritokiko ikastaroak.