Entsegu egunak izango dira irailaren 2a, 3a, 8a, 9a eta 10a; hau da, iraileko lehenengo bi asteetako astelehen, martitzen eta eguaztenak.
Seminarioko karpan
Umeen kasuan, 19:00etan hasiko dira entseguak –4 urtetik gorako neska-mutikoek har dezakete parte– eta nagusien entseguak, berriz, 20:00etan, Seminarioko karpan.
Udaleko Kultura Sailetik gogora ekarri nahi izan dute gerrikoa eraman behar dela entseguetara, danborra ondo lotu ahal izateko