Egun osoko azoka izango da, goiz eta arratsaldez egongo da zabalik, eta, aurreko aldietan bezala, salgaiak saltoki aurrera atera beharrean, Seminarioan dagoen karpan ipiniko dituzte postuak, lehenengoz. "Oso prezio murriztuetan saltzeko asmoz", gainera, Bedelkarreko ordezkarien esanetan.
Askotariko hamasei saltokik hartuko dute parte merkealdi azokan; besteak beste, emakume, gizon eta haur arropa duten dendek, kirol arropakoek, osagarriak saltzen dituztenek, oinetakoak...