Baserriko produktuen azoka honek, bertako ekoizleen jakiak erosteko aukera ezin hobea eskainiko du. Antolatzaileek azaldu moduan: "ortuak uztarik ederrena ematen ari diren uda sasoi honetan", Oxirondon gertuko eta sasoiko aukera aparta egongo da. Ohiko azokaz gain, parrillada ere egongo da. Berau 19:00etan izango da, eta azokatik gonbita jende guztiari zabaldu diete.
Bergarako herriaren erantzun bikaina jaso duen hileko lehen eguazteneko azoka aurreko ekainean hasi zen ospatzen, Azoka Bergaratzen egitasmoaren barnean, baserritar eta erosleen harremana sakontzeko asmoz.