Mozorro eta zapore festa Osintxun, jaiekin hasteko

Jon Berezibar 2014ko abuztuaren 30a

Koloretsua eta zaporez betea izan zen atzo iluntzekoa Osintxun. Jaiekin hasteko Soraluzera bizikleta martxa egin zuten mozorrotuta eta, itzultzean, munduko hainbat sukaldaritzako mokadutxoak dastatzeko aukera izan zuten osintxuarrek. Gaur, zapatua, bestea beste, koadrilen bazkaria, sukaldaritza txapelketa eta Unsain anaiekin dantzaldia egongo da gauean.

Egitaraua, abuztuak 30

11:00 Umeentzako jolasak.
12:30 Baserri bertsopoteoa (Aretxabaletako Lekaixoka bertso eskolarekin).
14:30 Koadrilen arteko bazkaria.
17:00 Futbolin eta ping-pong txapelketa.
18:00 Sukaldaritza txapeIketa. Marmittakoa.
19:00 Mundiala. Toka txapelketa. 2 tiraldi 2 €. Sari aparta irabazlearentzat.
20:00 Buruhaundiak eta poteo erraldoia
21:30 Herri afaria.
00:00 Dantzaldia:  UNSAIN ANAIAK

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak