San Lorentzon auzoko jaiak ospatuko dituzte zapatuan

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko abuztuaren 28a

Auzotarrak trikitilarien atzetik jaietako edizioetako baten.

Goizean hasi eta iluntzera arteko egitaraua prestatu dute, adin guztietarako moduko ekintzekin. Egitarauko izarrak, iluntzeko sardina-jateak, ez du hutsik egingo aurten ere.

Hemen hilaren 30erako antolatu dituzten ekintzak:

  • 11:00etan, dardo jokoa egongo da gazteendako.
  • 12:00etan, migak dastatzeko aukera egongo da; toka eta igel txapelketa, eta ondoren, trikitilariek alaitutako poteoa.
  • 17:00etan, kukainak eta txokolatea egongo dira hurbiltzen diren guztiendako. Eta, segidan, buruhandiak.
  • 20:00etan, meza egongo da auzoko ermitan.
  • 21:00etan, sardina-jatea egongo da San Lorentzoko arkupeetan, eta segidan, dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak