Entsegu egunak izango dira irailaren 1a, 2a, 3a, 8a, 9a eta 10a, hau da, iraileko lehenengo bi asteetako astelehen, martitzen eta eguaztenak.
Umeen kasuan 19:00etan hasiko dira –4 urtetik gorakoek har dezakete parte– eta nagusien entseguak, berriz, 20:00etan, Seminarioko karpan.
Udaletik gogora ekarri nahi dute gerrikoa eraman behar dela entseguetara danborra lotu ahal izateko.