Eskulturek formetara jotzen dutela esatea tontakeri bat dirudien arren, kasu honetan ez da horrela gertatzen. Olazabalen lanak zer diren ezagutu ez arren, arrotza ez den zerbaiten antza dute.
Aroztegin erraz ikusten da formaren kontrako borroka. Lanak banan-banan begiratuz gero, azareak eta egilearen ekintza ez guztiz kontrolatuak sortzen dituen orbanak, marrak, itzalak eta koloreak bolumenen kontrako iraultza dirudite. Olazabalen lana ezin da begirada azkar batean ulertu, espazioak, inguruak eta gainontzeko lanek, bere obra eraldatzen dute-eta.
Erakusketa irailaren 7a arte zabalik egongo da.