El carnaval del conde Peñafloridako kondeak idatzitako sainete liriko ezagunenetako bat da. Konde ilustratuak, gainera, ez zuen bakarrik idatzi obra, eta antzezlaneko testuak bere lagun ziren Samaniego egile ezagunarenak eta Iriarterenak dira. Adituek diotenez, "Barroko garaiko obra ederrenetakoa da".
Sainetearen sortzaileak diren hiru ilustratuek, gainera, benetako testuinguru batean oinarritzen den istorio horretan papertxo bat ere badute. 1773an, Xabier Maria de Munibe kondearen jauregian maskara festa bat antolatu dute. Kondearen ezusterako, festako gonbidatuek, musikari eta familiakoen laguntzarekin, broma bat egingo diote; une horretan hasiko da benetako obra.
Mozorrotuta dauden pertsonaiek beste pertsona batzuen itxura hartuko dute: dendari euskaldun bat, sasiletratu bat, Madrilgo erromes bat, Italiako apaiz bat... Pertsonaia horien artean, kondearen alabaren dantzek ere girotuko dute ezustez eta umorez betetako maskara festa berezi hori. Ia 250 urte dituen obrak ikusleen barreak eragingo ditu, eta obra sortu eta kokatzen den jauregian hura ikusteko aukera luxu hutsa da.