Emanaldiek herriko zenbait plaza eta kale eskenatoki ezberdin bihurtzeaz gain, zirkuituak duen arrakastaren sekretua kalitatea da. Uztail eta abuztuan zehar, musika beltza jorratzen duten talde garrantzitsuak gerturatu dira Bergara eta antolatzaile nahiz udala pozik dago zikloak izan duen erantzunarekin, "jendeak oso ongi erantzun du, ikusten da egonkortu egin den ekimen bat dela", azaldu du Leire Iruin, kultura zinegotziak.
Hurrengo Berumuga urrun dagoen arren, antolatzaileek musika zirkuitu honekin jarraitzeko asmoa dute. Los Gatos Bizcos taldeak itxi zuen aurtengo Berumuga, eta madrildarren rock and rollak jende ugari batu zuen seminarioko jolaslekuan.