Bergarako loturatik zati bakarra esleitzeak kezka eragin du

Ubane Madera 2014ko abu. 12a, 17:03
Trenbidea Bergarako lurrak zeharkatzen.

Ana Oregik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak kezka erakutsi du Abiadura Handiko Trenaren Bergarako zatia dela-eta. Sailburuaren kezkaren zergatia da zati horrek dituen sei tramutatik bakarra esleitu duela Espainiako Fomento Ministerioak.

"Guztiak esleitu ezean, arazoa dugu, Madrilen eta Parisen arteko joan-etorria oztopatu egiten duelako", adierazi du Oregik Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

Horrekin batera, Fomentoren jarduna kritikatu egin du, "teorian" obra horrekiko lehentasuna adierazi arren, "gero ikusten" dutelako "lotura horri ez diotela lehentasunik ematen", esan du.

Tuneleko obrak, geldi

Horrekin batera, Ingurumen sailburuak jakinarazi du AHTren Bergarako zatiari dagokion aurrekontua handitu egingo dela "seguru aski", bertako tunela eraikitzean sortu diren eragozpenengatik. Izan ere, joan den maiatzen lurjausia gertatu zen hura eraikitzerakoan.

Hori horrela, obra horiek geldi daude orain, Oregik esandakoaren arabera, tunela berreraikitzeko beharrezkoak diren tramiteak egin arte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak