"Gehienak kataluniarrak dira, senar-emazte nagusi samarrak. Egia esan, hona etortzen diren turistek ez dute espero Bergaran aurkitzen duten ondarea. Datoz Bergara leku estrategikoa delako eta gidetan-eta azaltzen delako, baina ez dute espero halako aberastasuna aurkitzerik", kontatu du Alaia Aberasturik, Bergarako Turismo bulegoko langileak.
Egunean bertan
Hala, eta ezaugarri hori abiapuntu, bisita gehienak egunean bertan sortzen eta antolatzen direla adierazi du Aberasturik, Bergarara joaten diren turistek dagoen eskaintza momentuan bertan aprobetxatzen dutelako, aldez aurretik izena eman barik.