Herritarrak eta bisitariak gustura, baserriko azokaren eskaintzarekin

Ubane Madera 2014ko abu. 7a, 13:27

Baserriko produktu freskoak erosteko aukera, etxean egindako marmitakoa eta horri laguntzeko edanarekin afari-aurrekoa egiteko proposamena, eta Usondoko parkearen edertasunean patxadan entzuteko musika-saioa. Horixe da Bergarako Udalak herritarren eta bisitarien eskura jarritako eskaintza, askok gustura asko onartu zutena.

Horren erakusle Oxirondo azokan iluntzean egon zen joan-etorria, bertaratu ziren baserritarren produktuak erosteko, eta jakina, behin han egonda, marmitakoa eta besteak beste, sagar-zuku naturala probatzeko tentazioari men egin eta afari-aurrekoa edo askorendako, afaria egiteko.

Erantzun ona

Halako datetan ohi den moduan, zaila izaten da jakitea ze erantzun izango duten antolatzen diren ekimenek. Bada oraingo honetan, pozik geratu dira emaitzarekin. Jende asko ibili delako bai, baina baita baserritarren produktuak saltzeko bide eta ekimen egokia dela egiaztatu dutelako.

Hori horrela, dagoeneko egin dute irailerako hitzordua. Ordurako ere, otordu eder askoa iragarrita, gainera: parrillada, bertako produktuekin eta bertan egindakoa.

Morau eta Beñardo

Horixe, baina, Oxirondo azokari dagokion ekimena da. Izan ere, hori beste batekin osatu zuen Bergarako Udalak eguazten iluntzea: Morau eta Beñardoren kontzertuarekin. Berumuga zikloko azken-aurreko kontzertua izan da hauxe. Kantu berri batzuk aurkeztu zituzten, besteak beste, bi abeslariok.


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak