Ziburu-zaburu berriak gertu-gertu, Labegaraietan

Ubane Madera 2014ko abuztuaren 4a

Gustura asko estreinatu dituzte bergararrek eta bisitariek udalerriko jolasparke berria. Labegaraietan egokitu dute, kiroldegiaren pareko esparruan. Eta gaur egungo jolasparkeek dituzten jolas berri eta tradizionalak jarri dituzte bertan, umeen gozamenerako: tirolina, pin-pon mahaia, eta ohiko zabuak, besteak beste. Argazkietan ikusten den moduan, erabiltzeko aukera ikusi, eta berehala probatu dituzte egunotan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak