Hain justu ere, hiru eraikinok irailaren erdirako botako dituela iragarri du Bergarako Udalak, San Martin jaietarako, hain justu. Behin "zaharkitutako" eraikinok botata, esparru horretan ez da beste ezer eraikiko, Bergarako Egitamu Orokorrean aurreikusita dagoenari jarraituz.
Oinezkoak, seguruago
Izan ere, La Flor izeneko eraikina botata, San Antoniotik Mugertzara doan errepidea zabaltzeaz gainera, oinezkoen segurtasuna hobeto bermatuko da. Bestalde, Deba ibaiaren ertzean dauden bost eraikinetatik bi botata, ingurua argitzeko eta etorkizun laburrean izango dena ikusteko lehen urratsa emango du Bergarako Udalak.
Orain erosiko dituen eraikinez gainera, San Antonio-Urtega eremuko eraberritzea gauzatu ahal izateko, aldez aurretik beste bi eraikin ere erostea erabaki zuen Bergarako Udala: San Antonio 2 eta 10 zenbakietan daudenak.