Hain justu, Bergarako Udal Gobernuak aurkeztu du Gazako gertakariekin lotutako mozio bat, eta oposizioko alderdi nagusiak, EAJk, berriz, bigarrena.
Horiez gainera jeltzaleek beste mozio bat ere aurkeztu dute gaurko osoko bilkuran lantzeko: “Gizarteratu da, dagoeneko, puntu.eus domeinua”, izenburua duena
Eta mozioekin bukatzeko, Fracking Ez taldeak aurkeztu du gaurko laugarrena.
Etxebizitzen alokairua eta beste
Baina mozioez gainera, bestelako gaiak ere izango ditu mahai-gainean udalbatzak; 19, guztira.
Nabarmenenak aipatze aldera, etxeko laguntza zerbitzuaren finantzaziorako Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean lankidetza hitzarmena sinatzea proposatuko dute; Bergaran hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko laguntzen programa (bestela esanda, alokairu soziala bultzatzeko laguntzen programa) arautuko duen ordenantza onartzeko proposamena egingo diete udal taldeei eta Elosu eta Soraluzeren artean dagoen Dolmenen ibilbidearen proiektuaren kudeaketa eta garapenerako lau urteko hitzarmena sinatzea proposatuko dute.
Hau guztia 19:30etik aurrera landuko dute batzarkideek. Osoko bilkurak izaera publikoa duenez, interesa duen edozein joan daiteke batzarrak ematen duena ikustera.