Opor garaia den arren, gertuko eta sasoiko ekoizle eta erosleek azoka izango dute abuztuaren 6an; eta horren ondoren, Usondon kontzertua egongo da.
Auzoetako jaiak
San Martin jaiak iristen diren bitartean, herriko auzoetako jaien txanda izango da. Abuztuaren 30ean ospatuko duten arren, hilaren 10ean San Lorentzo eguna izango da. Elexamendiko Andre Mariaren eguna 15ean ospatuko dute, San Roke 16an, San Bartolome 24an eta 29an, 30ean eta 31n Osintxu jaiak.
Herritik irten gabe, hilaren 22an (18:00), Turismo Bulegoaren eskutik, Bergara ezagutzeko bisita gidatua egongo da. 20:00etan, Real Sociedad Vascongada de Amigos del Pais elkartearen 250. urteurrenaren harira, Peñafloridako kondeak idatzitako El carnaval del conde sainetea antzeztuko dute (20:00) Errekalde jauregian. Eta 23an, 24an eta 25ean, Bergara Hiria futbol txapelketa jokatuko da Agorrosinen eta Ipintzan.
Abuztuko eguaztenak
Udan sartuta, kultura eskaintza kalera ateratzen da, eta Bergarako parkeak horren erakusle izango dira. Abuztuko lau asteetan, kontzertu eta ikuskizunak egongo dira Bergarako parke ezagunenetan, eta ekimeneko lehen hitzordua astelehenean, hilak 4, izango da.
Berumuga zikloaren agurra
Egubakoitz gauak girotu dituen musika beltzaren zikloa gaur agurtuko da. Hilabetez aste bukaeraren sarrerari doinua jarri eta gero, Luis Coloma And Paul San Martin bikotearen emanaldiarekin itxiko ditu ateak.
Isiltasunak Espoloia hartu baino lehen, baina, azken emanaldi hori berezia izango da oso. Jolas modura antolatu duten kontzertuan, musikari bakoitzak bere pianoa izango du oholtza gainean. Hutsik egin ezin den proposamen originala.